Goizper erreferentziazko enpresa da potentzia transmititzeko osagaien soluzio bereizgarriak eskaintzen, eta freno eta enbrage pneumatiko konbinatu eta bereiztuen gama osoena du.
Freno eta enbrage pneumatikoen gama aplikatzeko eremuak askotarikoak dira: ebaketa eta deformazio metalikorako makineria (prentsak, zizailak, tolesteko makinak...), eraikuntzaren esparrua, itsas industria... Freno-enbrageak balaztatzeko eta enbragatzeko funtzio bikoitza duten sistemak dira, baina bi funtzioak ezin dira aldi berean aktibatuta egon. Bezero bakoitzaren beharren eta eskakizunen arabera, konbinatuak, multidiskoak, segurtasunekoak, oleoneumatikoak... eskaintzen dira.
FRENO-ENBRAGEAK 5.8 SERIEA
Freno-enbrage serie hau GOIZPERek garatutako azkena da. Ezaugarri nagusien artean, nabarmentzekoa da ahalik eta parerik handiena lortzen dela unitatearen neurrien barruan, pistoiak gehieneko diametroa lortzen baitu. Freno-enbrage horiek finkatze-eraztunekin edo txabetekin muntatzeko prestatuta daude.
FRENO-ENBRAGEAK 5.7 SERIEA
Freno-enbrage serie honek GOIZPERen freno-enbragearen diseinu tradizionalaren barruan, neurri desberdinetako bakoitzerako parerik handiena lortzen du. 10., 18. eta 36. tamainak trukagarriak dira 5.0 seriearen neurri berberekin. 55., 75., 76., 77. eta 78. tamainek 5.0 serieari dagozkion diametro berberak dituzte, baina zabalagoak dira, eta, gainera, oso pare handiak dituzte. Enbragearen zein frenoaren aldetik finkapen-eraztunekin muntatuta joan daitezke, eta osagarrien higadura konpentsatzeko aukera dute
FRENO-ENBRAGEAK 5.0 SERIEA
5.0 serieko freno-enbrage pneumatikoak gure ohiko diseinuaren azken bertsioa dira, tirantez mihiztatutako enbrageak, bi azalak lotzen dituztenak, nekeak eragindako deformazioak eta hausturak saihesteko. Beste ezaugarri bat da freno aldeko estalkia aluminiozkoa dela, inertzia baxua lortzeko.
FRENO-ENBRAGEAK 5.5 ETA 5.6 SERIEAK
5.5 seriea enbragearen aldean disko bikoitza duten freno-enbrageko exekuzioei dagokie, inertzia txikiagoa lortze aldera. Kanpoko estalkiak eta moyuak altzairu elektrosoldatuz eginda daude. 5.6 seriea 5.5aren antzekoa da, baina enbragearen zein frenoaren aldean disko bikoitza darama, eta, beraz, par-inertzia erlazioa hobetu egiten da.
FRENO-ENBRAGE OLEOPNEUMATIKOAK 5W SERIEA
Pneumatikoki eragindako eta olioz hoztutako freno-enbragea multidiskoa da. Freno-enbrage serie honek enbrage pneumatikoaren eragintza enbrage hidraulikoen hozte-ahalmenarekin konbinatzen du. Horren ondorioz, maniobren maiztasun handia lortzeko aukera duen freno-enbrage bat dugu. Freno-enbrage horien hozketa aplikazio bakoitzak disipatu beharreko energiaren arabera dimentsionatzen da, eta hozte-sistema hori naturala edo behartua izan daiteke.