ePrivacy and GPDR Cookie Consent by TermsFeed Generator
Hasiera
>
GOIZPER-ek potentzia-transmisioko osagaiak digitalizatu ditu Smart sentsore berriarekin.

GOIZPER-ek potentzia-transmisioko osagaiak digitalizatu ditu Smart sentsore berriarekin.

GOIZPER Industrial IK4-IKERLAN zentro teknologikoarekin lankidetzan aritu da kontsumo txikiko sentsore autonomoen proiektu berri batean. Sentsore horiek makinen funtzionamendua monitorizatu eta ekoizpen-sistemak hobetzen dituzte.

Proiektu honekin, Goizper-ek digitalizaziorako pauso berri bat eman du 4.0 Industriaren esparruan.

Haririk gabeko sentsoreak oinarrizko elementuetako bat dira industriako automatizazio-prozesu guztietan. Hain zuzen, organo sentsorial eraginkorrak dira eta funtsezko eginkizun bat betetzen dute 4.0 industriaren ezarpenean: makinen osagaien eta prozesu industrialen egoerari buruzko informazioa urrutitik jaso eta transmititzea.

Potentzia-transmisioko osagaien fabrikazioan espezializatutako GOIZPER Industrial erakundeak smart sentsore bat diseinatu du IK4-IKERLAN zentro teknologikoarekin batera. Smart sentsore horrek modu jarraituan monitorizatzen du aurkakoak diren eta sarbide zaila duten inguruneetan instalatutako balazta-enbrageen higadura-maila. Horretarako, disko birakarietan integratzen da eta modu autonomoan funtzionatzen du, energy harvester zinetiko bati esker (inguruneko energia hartu eta baterien bizitza nabarmen luzatzen duen gailua). Haririk gabeko komunikazioei esker, sentsoreak marruskadura-materialaren higadurari eta balazten marruskadura-puntuan dagoen tenperaturari buruzko informazio zehatza ematen du urrutitik.

Gainera, haririk gabeko izaerak sarbide zaileko puntuetan aldagaiak neurtzea ahalbidetzen du eta balio erantsia ematen dio sistemari.

2015ean abiarazitako proiektu hau hainbat fasetan garatzen ari da oraindik.

Big data, zibersegurtasun, condition monitoring eta beste industria-funtzio batzuei buruzko azken teknologiak aplikatu dira. Modu horretan, informazioa urrunetik kudeatzen da eta modu zehatz eta seguruan aztertzen da, zibereraso eta datu-galerarik gabe.

Era berean, enpresak prebentziozko mantentze-lanen kostuak txikitzen ditu erabat eta, beraz, fabrikazio-prozesuetan gerta daitezkeen matxurak eta geldialdiak ere murrizten ditu. Marruskadura-materialaren higadura-egoerari buruzko etengabeko informazioa izanik, zehatz-mehatz jakin daiteke noiz egin behar diren mantentze-lanak.

Mikel Mondragón Goizper Industrial-eko IT zuzendariaren arabera; “Goizper eta IK4-Ikerlanen arteko lankidetza-hitzarmenari esker garatutako smart sentsore berriak aukera ematen digu bezeroentzako zerbitzu hobea eta kalitate handiagoko irtenbideak eskaintzeko, ekoizpenaren aurreikusi gabeko geldialdiak eragotziz, eta muntaketa txar batek eragin dezakeen disfuntzio oro, gehienetan lerrokatze hausteek eragindakoak, ekidinez”.

Bezeroarentzako beste abantaila handi bat da osagaien egoerari buruzko informazioarekin azterketa prediktiboak egin daitezkeela eta horien arabera ekipoen diseinua eta makinen edo sistema adimendunen funtzionamendua doitu eta fabrikazio- eta/edo mantentze-prozesuak hobe ditzakegula.

Proiektu hau beste urrats bat da Goizperren ingurune digitalaren bilakaera teknologikorako eta bezero bakoitzari egokitutako irtenbide pertsonalizatuen bitartez balio erantsia eskaintzeko.

GOIZPER GROUP © 2022
Baldintza orokorrak eta pribatasun politika
Cookien politika